XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PATXI: Ez ba... Nik esan diot betiko bezela: ¿Zer degu Gorgonio? eguraldi ederra baserri alderako!; ta berak, bai motel-motel esan da aurrera zijoan.

JOXEPA: Juateko obia da etortzeko baño.

PATXI: Orduan esan diot, itzerenbat ateratziarren; ¿Ze berri degu kale aldian?; ta murrizki, ez det berriketarako gogorik esan da juan da.

JOXEPA: Gizon gaiztua da.

PATXI: ¿Gorgonio?... azpaldiko albiztea da ori.

JOXEPA: Beraz, lenagotik ere ezagutzen dezu?.

PATXI: ¡Josu!... Ikastetxera juaten nintzan ezkero.

JOXEPA: ¿Zure irakasle izan al da bada?.

PATXI: Bai andrea; sei illabetean.

Deba'ko maisurik gaiztuena ori izan da.

Bañan utzi zion, alperra dalako.

¡Amaika makillada artu ditut orrek emanda atzaparretan!.

JOXEPA: ¿Bai, e?.

PATXI: Ta guzia zan, ereztuna beti nerekin zalako.

JOXEPA: ¿Ereztuna?.

PATXI: Bai andrea: anilloa: euzkeraz itz egiten zuenari anilloa ematen zioten, ta gero irakasleak... ¡zaparrada!.

JOXEPA: Ta zuk euzkeraz itz egin bear.

PATXI: ¡Jakiña ba!... besterik ez det eta....

Ta gañera ¿ez al gera ba euzkaldunak?... ba... euzkaldunak esan nai du itz-egiteko euzkera dutenak.

JOXEPA: Ori da.